XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16.1. taula honetan ikusten denez, errentaren banaketak ez du aldaketa handirik esperimentatzen denboran zehar.

Bertan, argi ikus daiteke nola populazio txiroenaren ehuneko 20ak urte osoko nazio-errentaren ehuneko 4-5`5 jasotzen duen, eta bitartean, sarrera gorenak dituztenek, adibidez, populazioaren ehuneko, 5a hartuz, nazio-errentaren ehuneko 16-17 eskuratzen dute.

Bestalde, errentaren portzentaia horiek ez dira ia batere aldatzen.

Antzera gertatzen da Euskal Herriko ekonomian eta Mendebaldeko beste guztietan.

II. SARRERAk ITURRIEN ALDETIK.

Kapitalisten sarrerek, errentistenek edo langileenek oso iturri desberdinak dituzte.

Kapitalisten sarrerak, produkzio-bideen jabe direlako sortzen dira; normalean, sarrera altuak izaten dituzte.

Errentistek, aldiz, lurjabe direlako eskuratzen dituzte sarrerak; ikasgai honetan, hauek kapitalista edo enpresari gisa kontsideratuko dira.

Azkenik, langileak aurkitzen dira eta hauen sarrerak eskulanaren salmentaz sortzen dira; eskulan hori kapitalistei saltzen diete alokairu baten truke eta horixe izaten da, hain zuzen, langileen diru-iturria.

Baina ikus dezagun nola determinatzen diren sarrera horien kopuruak.

A) ALOKAIRUEN DETERMINAZIOA.

Lanaren produktu marginala mikroekonomian ikasten den kontzeptua da eta enpresa aztertzerakoan ikusten da.

Izan ere, enpresak lortzen duen produktu gehigarri bat da langile bat gehiago lan-prozesuan sartu duelako, bertako beste input guztiak konstante mantendu ondoren.

Era honetan, langile gehigarri bat kontratatuta, enpresa horretako antzinako input eta lanaren arteko erlazioa aldatu egiten da.

Hau dena argiago ikusteko, demagun exenplu bat:.